Deskribapena
Akiloukap boneta 100% ean kotoi biologikoarekin egina da. Horrekin, zure belarri ttipiek goxotasun sentipen bat ukanen dute neguko egun hotzetan.
Gure boneta OSC 100 egiaztatua da, honek erran nahi du 100% ean biologiko ekaiekin osatua dela. Landare-larrua baliatzen dugu gure bonetan, ez aberetik etorritako larrua bainan bai arbolen azaletatik. Landare-larruak ur guttiago baliatzen du usaiako larruari konparatuz. Holako larru baten erabilera funtzezkoa zen guretzat gure boneten itxura eta ingurumenaren goraipatzeko.
Kasu : Boneta eskuz garbitzea aholkatzen dizugu kotoinaren goxotasuna eta larruaren itxura ederraren zaintzeko.
Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.