Nor gira ?

Nundik etorri da markaren asmoa ?

Marka honen asmoa Behe-Nafarroan sortu da, mendi arteko etxola batean. Akiloukapetaki etxolan zehazkiago errateko, ahuntz pirenaika leihalek zaindurik, hauek etxolarekin batera markaren pertsonai nagusiak izanen direlarik.

Markaren sortzaileak

Bi sortzaileak, Yon eta Bastien, errugbian taldekideak izanak gatik elgarren ezagutza egin dute. Egun batez, Yonek, ahuntzain euskaldunak, marrazkien bitartez bere eguneroko ikuspegi miresgarrien erakustea erabaki zuen : mendiak… Orduan, informatika ikasketetan ari zen Bastieneri dei egin zion markaren ikurra egin zezan ordinagailuaren bidez. Ordutik sortu ziren Akiloukap markaren lehen atorrak Yonen erabilera pertsonalarentzat. Ikurrak hainbat galdera sorturik, bi adixkideek Akiloukapen sortzea erabaki zuten. Yon, bere bizimoduari eta dituen baloreeri asko lotua izanik eta Bastienek balore horiek ukanik ere, hastapenetik haien asmoa marka ahalik eta ekologiko baten sortzea izan zen.

Xaboiak

Yon ahuntzaina ingurumenaren errespetzeaz biziki atxikia izana gatik, ahuntz esnearekin xaboi solidoen egitea berezkoa iduritu zaigu. Gure ahuntzak pirenetako arrazakoak dira, arraza hau urte osoan euskal mendietan aske bizi da. Bizimodu horrek dio esneari aberastasuna ematen eta horrek du sortzen gure xaboien goxotasun haundia.

Gehiago jakin

Gure hitz emana

Ingurumenari egindako kaltea murriztu. Euskal Herrian asmatutako atorrak kotoi biologikoarekin eginak dira, garapen iraunkorran sartzen diren enpresetan. Ibilmolde hau funtsezkoa iruditu zaigu gure bizimoduak kontutan hartuz, lekuko ekoizpena eta ingurumenaren arduraren sustatzeko manera bat da.

Gainera, gure kosmetika produktuak 100% ingurumeraen errespetuan egiten ditugu. Ahauntz esnearekin egindako xaboiak. Zer izan liteke bukatueta, hondarrik uzten ez duen produktua baino ekologiakoa. Plastikozko boteilaren botatzeko beharrik ez, beste xaboi berri baten hastearen plazerra baizik.

Vous en voulez plus ?

Inscrivez-vous à notre newsletter pour recevoir nos dernières actualités, ainsi que des cadeaux exclusifs !

Nous ne spammons pas !